Gizartea -
Nafarroan
Gazte batek tiro bat jaso du bularrean, Urdanizen ehizan zebilela
Bala batek errebotatu du, eta bularrean eman dio. Zauria eta odol jarioa eragin dizkio horrek 19 urteko mutilari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esteribarren Urdaniz aldean ehizan zebilela, 19 urteko gizaseme bat zauritu da bala batek jota, Nafarroako Foru Gobernuak jakinarazi duenez.
Jazoera 10:36ean izan da. Bala batek errebotatu du, eta bularrean eman dio. Zauriaren ondorioz, odoletan hasi da.
Ehiza lagunek Uhartera eraman dute, eta bertako mediku talde batek gaztea artatu du. Gero, Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantziaz.
Foruzaingoak ikerketa hasi du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea