Gizartea -

Logroñoko autofedea

Zugarramurdik duela 400 urte sorginkeriagatik hildakoak omendu ditu

1610. urtean Logroñoko autofedean 31 auzokide auzipetu zituzten eta haietatik 11 lagun sutan hiltzera zigortu zituzten. Logroñoko Udalak plaka bat jarri du haien omenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1610. urtean, Zugarramurdi herri nafarreko 31 auzokide auzipetu egin zituzten sorginkeria leporatuta, Logroñoko autofedea deituriko prozesuan. Inkisizioak haietatik 11 sutan hiltzera kondenatu zituen, zigorra Errioxako kapitalean burutuz.

Lau mende igaro ostean, Logroñoko Udalak gertakari horren 400. urteurrena aukeratu du zentzugabeko epaiketa horren biktimak gogoratu eta omentzeko, garai hartako agintariek egindako burugabekerien kalte-ordain gisa.

Logroñoko Udalak osoko bilkura antolatu du 12:00etan Zugarramurdiko ordezkariekin batera.

Ordu bete igaro ostean, gutxi gora behera, Logroñoko Portales kalean, autofedea izan zen toki berdinean, prozesuan hildako hamaika lagunak oroitzeko plaka bat desestali dute.

Gaurko egunerako antolatutako ekitaldiak arratsaldean amaituko dira, Ebroko Parkean 11 zumar landatuko dituzte, bat biktima bakoitzagatik.

Urtean zehar beste hainbat ekitaldi egingo dituzte Logroñon eta Zugarramurdin historiako atal zital hori oroitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea