Gizartea -

Aurkikuntza

Txinako Harresi Handiaren zati zaharrenak aurkitu dituzte

Harresiko zatirik zaharrenaren parte dira topatutako 30 kilometro hauek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako arkeologoek Harresi Handiko 137 kilometroko zati bati dagokion 30 kilometroko hondakinak aurkitu dituzte. Aurkikuntza Henango probintzian egin dute.

"Kristo aurreko 221. urte inguruan egin zuten harresiaren zati honen egitura, Estatu Borrokalariaren Epean", Sun Yingmin kultura erlikietako bozeramaileak azaldu duenez.

Aurreko arkeologia-indusketetan aurkitutako harresi zatiei gehitu behar zaizkie gaur aurkitutakoak.

Txinako Harresi Handia K. a. 247 eta K. a. 210. urteen artean Oin Shi Huang enperadoreak sortu zuela uste zuten.

Dena den, enperadore honek Estatu Borrokalarien Denboraldiko epe ezberdinetan sortutako zatiak lotu zituela uste dute. Beranduago Qin eta Ming (1368-1644) dinastiak harresi zati berriak sortzen eta beste batzuk konpontzen ibili ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea