Gizartea -
Istripua
Kamioi batek 16 urteko neska bat harrapatu du Muxikan
Neskatoa Galdakaoko Ospitalera eraman dute zaurituta. Ezbeharra 07:30 inguruan jazo da. Txorierriko saihesbidean hiru autok eta kamioi batek elkar jo dute.
Erredakzioa
16 urteko neskatila bat zauritu da Muxikan (Bizkaia) izandako istripuan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, 07:30 inguruan kamioi batek harrapatu du eta Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute.
Horrez gain, Txorierriko saihesbidean (Bizkaia) beste istripu bat izan da. Hiru autok eta kamioi batek elkar jo dute.
Inor ez da zauritu, baina istripuaren ondorioz auto-ilarak sortu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea