Gizartea -
Malin bahitua
Kataluniako kooperantearen askapena "gertu" dago
Alicia Gamezen askapena "puntu-puntuan" dagoela esan du Kongresuko Atzerri eta Kooperazio Batzordeko presidenteak. Albert Vilalta eta Roque Pascual onik daude eta ez dituzte oraindik aske utziko.
Erredakzioa
Azaroaren 29an Mauritanian bahitutako Alicia Gamez kooperante kataluniarra laster askatu dezakete Filomene Kabouree italiarrarekin batera. Magreb Islamikoko Al Kaidaren esku daude biak Malin.
Josep Antoni Duran i Lleida Kongresuko Atzerri eta Kooperazio Batzordeko presidenteak adierazi duenez, bere azken datuen arabera, Gamezen askapena "puntu-puntuan" eta "gertu" dago.
GKEko Albert Vilalta eta Roque Pascual, Gamezekin batera bahitu zituzten Barcelona Accio Solidariaren konboi batean zihoazenean. Biak ala biak onik daudela esan du Duranek, baina ez dituzte oraindik aske utziko.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak, negoziazioak "bide onetik" doazela azpimarratu zuen atzo eta "pazientzia eta zuhurtzia" eskatu zuen.
Maria Teresa Fernandez de la Vega presidenteordeak atzo eman zien askapenaren berri familiei, baina non askatuko zituzten ez zekiela adierazi zuen.