Gizartea -

30 milioi kaltetu

Gaur hasiko da itzalaldi analogikoaren azken fasea

Espainiako Gobernuaren aurreikuspena seinale analogikoarekin hiru fasetan bukatzea da: martxoaren 17tik 29ra, martxoaren 30a eta apirilaren 2a.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seinale analogikoa bidaltzen duten azken errepikagailuak gaurtik aurrera itzaltzen hasiko dira. Izan ere, gaur ekingo dio Lurreko Telebista Digitalaren Planaren hirugarren eta azken fasea. Aldaketak 30 milioi pertsona baino gehiagori eragingo die.

Espainiako Gobernuaren aurreikuspena seinalea analogikoarekin gaurtik apirilaren 2ra arte hiru fasetan bukatze da: marxoaren 17tik 29ra, 17 proiektutako 11 milioi biztanleek seinale analogikoa ikusteari utziko diote; martxoaren 30a eta apirilaren 2a. Orduan, azken sei proiektuak itzaliko dira eta 3,8 milioi pertsonei eragingo die.

Hirugarren fase honek udalerri handienetan egingo da eta horien artean dira Madril, Bartzelona, Sevilla eta Bilbo, besteak beste, horietan datorren martxoaren 30ean izango da itzalaldia. Egun horretan, biztanleriari dagokionez, azken fasearen itzalaldirik handiena gertatuko da eta Torrespaña (Madril) bezalako zentro handiak analogikoa emititzeari utziko diote betirako.

Hala ere, Estatuko hiri garrantzitsuenek telebista analogikoari agur esan ostean, Asturiaseko, Gaztela eta Leoneko, Kanariar Uharteetako eta Galiziako udalerri batzuk oraindik faltako dira. Azken horiek apirilaren 2an emango dute LTDra aldaketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea