Gizartea -

Errege Magoen Kabalgata

Benetako Baltasar erregea Iruñean da, hamarnaka urte eta gero

Hala ere, gaurkoan ere polemika piztu da, Baltasar erregeak umeen aurrean ondokoa adierazi duenean: “Denok ezagutzen duzuen Baltasar gaixorik dago eta ezin izan da etorri”.

Baltasar errege magoa Iruñean. Argazkia: EiTB
Baltasar errege magoa Iruñean. Argazkia: EiTB
Estreinekoz, beltzaran bat izan da Baltasar Iruñean

1:13

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Melchor, Gaspar eta Baltasar errege magoak Iruñean dira jada. Baina gaurkoan berri beste bat da: hamarnaka urte eta gero, lehen aldiz, benetako Baltasar erregea joan dela Iruñera.

Urte luze horietan, makilatutako gizon zuri batek egin du Baltasar erregearena, baina, aurten, hainbat pertsona, gizarte eragile eta alderdi politikok eskatuta, gizonezko beltz batek egin du Baltasarren papera.

Afera hori gaindituta, kabalgata normaltasunez eta ilusioz betetako milaka umek inguratuta egin dute hiru errege magoek.

Baina amaieran, Udaletxeko plazan egindako harreran, berriro piztu da polemika, Baltasar erregeak gutuna irakurri duenean: “Denok ezagutzen duzuen Baltasar gaixorik dago eta ezin izan da etorri”, esanez justifikatu du bere agerraldia.

Adierazpen horrek hainbat kritika eragin ditu sare sozialetan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Gizartea Albisteak