Gizartea -
101 egun bahituta
Al Kaidaren esku zegoen kooperante kataluniarra askatu dute Malin
Alicia Gamez Barcelona Accio Solidaria GKEko kidea da eta beste bi kiderekin batera (oraindik ez dituzte askatu) bahitu zuten iragan azaroaren 29an, Mauritanian. Orain Burkina Fasora daramate.
Erredakzioa
Azaroaren 29an Mauritanian bahitutako Alicia Gamez kooperante kataluniarra askatu egin dute Malin eta Burkina Fasora daramate, Espainiako Gobernuak baieztatu duenez. Harekin batera bahitu zituzten Albert Vilalta eta Roque Pascual Barcelona Accio Solidaria GKEko kideek, berriz, Al Kaidaren esku jarraitzen dute.
Soraya Rodriguez Kooperaziorako Estatu idazkaria bertaratu da Afrikako herrialdera Gobernuaren ordezkari gisa, izan ere, uneoro bahituen senideekin harremanetan egon den pertsona da bera.
Rodriguez Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordearekin eta Gamezen senideekin bildu zen atzo Afrikara bidaiatu baino lehenago, eta emakumea berehala askatuko zutela iragarri zien.
Era berean, Efek aipatutako Gobernu-iturriek adierazi dute orain Roque Pascual eta Albert Vilalta askatzera bideratuko dutela indar guztia.