Gizartea -

Eskola 2.0 ekimena

Jaurlaritzak 19.000 esku-ordenagailu banatuko ditu ikastetxeetan

Eskola publikoetan 9.500 ordenagailu eramangarri bananduko dituzte astelehenetik aurrera; ikastetxe kontzertatuetan, berriz, martxoa amaitu orduko jasoko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak 19.000 ordenagailu eramangarri jarriko ditu EAEko ikastetxeetako lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleen eskura, martxoa amaitu orduko. Eskola publikoetan 9.500 bananduko ditu, datorren astelehenetik aurrera; eskola kontzertatuetara, berriz, martxo amaierarako iritsiko dira gainerakoak.

Irgarpena Isabel Celaa Hezkuntza Sailburuak egin du EITBk Bilbon duen egoitza nagusian Eskola 2.0 ekimanaren harira egin den jardunaldiaren baita. Jardunaldi horretan 400 irakasle bildu dira, baita teknologia berrietako adituak ere.

Celaak esan duenez, Eskola 2.0 programa ezartzen denean, ikastetxeetako informatika gelez barik, "informatizatutako geletaz hitz egitera igaroko gara".

Programa honi esker, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat izango du. Egitasmoa "eraikitzen" ari direla onartu du Celaak. Teknologia berriak tutoreek eta ikasleek elkarrekin erabiliko dituzte ekimen honen bitartez.

Sailburuaren hitzetan, 19.000 ordenagailu berri hauei esker, ikastetxe bakoitzean ordenagailu bana izango dute sei ikasle bakoitzeko (orain bakarra dago 12 ikasle bakoitzeko). Bihar bertan 9.500 ordenagailu banatuko dituzte EAEko ikastetxe publikoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea