Gizartea -

Istripua

Bi kamioik elkar jo dute Muxikan eta gidariak harrapatuta geratu dira

Larrialdietarako zerbitzuek hiru ordu baino gehiago behar izan dituzte bi gidariak erreskatatzeko. Errepidea bi noranzkoetan itxita egon da.

Muxikako istripua. Argazkia: VOST Euskadi
Muxikako istripua. Argazkia: VOST Euskadi
Muxikako istripua. Argazkia: VOST Euskadi

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi kamioik elkar jo dute arratsalde honetan Muxikan (Bizkaia) eta bi ibilgailuetako gidariak harrapatuta geratu dira, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 18:00ak inguruan gertatu da, BI-635 errepidean, Autzagane mendatetik Gernikarako bidean. Suhiltzaileek hiru ordu baino gehiago behar izan dituzte bi kamioilariak erreskatzeko.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, bi ibilgailuek talka egin dute eta errepidetik atera ondoren iraulita geratu dira.

Ezbeharraren ondorioz bi noranzkoetan itxi dute BI-635 errepidea, Muxikan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Bizkaia Gaurko azken ordukoa