Gizartea -

Urteurrena

Gernikak eta Lumok igandean ospatuko dute beren bat-egitea

Bi herrien arteko bateratzea 1882eko urtarrilaren 8an gauzatu zen, "bizilagun batzuengan poztasuna eta beste batzuengan haserrea eraginez".

Gernika-Lumo. Argazkia: Jesus Mari Uribe
Gernika-Lumo. Argazkia: Jesus Mari Uribe
Gernika-Lumo. Argazkia: Jesus Mari Uribe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikak eta Lumok igande honetan ospatuko dute udalerri bakarrean batu zireneko urteurrena. Bi herriak 1882ko urtarrilaren 8an batu ziren eta egun hori gogoratzeko ibilaldia antolatu dute.

Gernikazarra elkartearen esanetan, dekretu bidez gauzatu zen bat-egiteak “poztasuna eragin zuen herritar batzuengan eta haserrea beste batzuengan”.

Ibilaldian Lumoko udaletxea eta ospitalea izan ziren tokiak eta bi herrien arteko mugak bisitatuko dituzte. Gainera, bat-egite prozesuari buruzko azalpenak emango dituzten ibilbidea egin ahala.

Martxa 09:00etan abiatuko da Udaletxeko plazatik. Mendiko botak eramatea gomendatu dute antolatzaileek eta ibilaldiak lau orduko iraupena izango duela zehaztu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Gernika-Lumo bideoak Albisteak