Gizartea -

Eusko Jaurlaritza

Euskadik eskola bat eta umeen zentro bat berreraikiko ditu Haitin

Eusko Jaurlaritzak Crose gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean berreraikiko ditu eraikinak Jacmelen. Ildo horretan, eraikuntza enpresen laguntza lortzea espero dute proiektua aurrera ateratzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza eskola bat eta adingabeko umeentzako etxe bat berreraikiko ditu Jacmelen (Haiti); horretarako, eraikuntza sektoreko euskal enpresen laguntza lortzea nahi dute.

"Ez dugu Haiti ahaztu, eta ez dugu ahaztuko", azpimarratu du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailburuak Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen batzordean. Joan den urtarilaren 12an herria suntsitu zuen lurrikararen ostean, herria berreraikitzen laguntzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarritako ekimenak azaldu ditu Zabaletak Legebiltzarrean.

Era berean, Port-au-Princen (Haitiko hiriburua) adingabeentzako, nerabeentzako eta emakume haurdunentzako etxeak eraikitzeko kooperazio proiektuak garatuko ditu Zabaletaren Sailak UNICEFekin batera.

Eusko Jaurlaritzak Crose gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean berreraikiko du Jacmelen (Haiti) eskola bat eta umeentzako etxe bat. Ildo horretan, eraikuntza enpresen laguntza lortzea espero dutela azpimarratu du Zabaletak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea