Gizartea -
Gertaera
Bi alabak 19 aldiz haurdun utzi ditu azken 35 urteetan, Sheffielden
19 haurdunaldi horietatik 9 seme-alaba jaio ziren, eta, beste bi ume, jaio ziren egunean bertan hil egin ziren.
Erredakzioa
Erresuma Batuko agintariek barkamena eskatu diete bi emakumeei, azken 35 urteetan bere aitak bortxatu zituelako. Izan ere, Sheffield-eko gizonezkoak 19 aldiz haurdun utzi zituen tarte horretan. 2008an bizi arteko kartzela zigorra ezarri zioten, 25 bortxaketa ezberdinengatik.
Gaur Sheffieldeko Giza Zerbitzuetarako zuzendariak azaldu duenez, familiarrak 100 funtzionari ezberdinekin eta 28 agentziekin kontaktuan jarri ziren. "Ikerketaren ondorioz bi neskatoak toki seguru batera eraman behar zituzten, baina hori ez zen inoiz gertatu", esan du Sue Finnesek.
"Familiari barkamena eskatu nahi diogu, bihotzez. Argi dago ez ditugula lagundu", gaineratu du.
19 haurdunaldi horietatik 9 seme-alaba jaio ziren, eta beste bi ume jaio ziren egunean bertan hil egin ziren.
Epaiaren arabera, neskatoak 8 eta 10 urte zituztenean bortxatu zituen lehenengoz. Umeek 56 urteko gurasoaren eskaerak asetzen ez bazituzten jipoiak jasotzen zituztela dio dokumentuak.