Gizartea -

Paueko Auzitegia

Legezkotzat jo dute Senperek Laborantza Ganbera diruz lagundu izana

Philippe Rey Pirinio Atlantikoetako prefetak Senpereko (Iparralde) herriko kontseilua zigortzeko eskatu zuen. 2009ko abenduan herriko kontseiluak EHLGri 2.000 euroko laguntza ematea onartu zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Paueko Auzitegiak (Frantzia) atzera bota du Philippe Rey Pirinio Atlantikoetako prefetak Senpereko (Iparralde) herri kontseiluaren aurka jarritako salaketa. Horrela, legezkotzat jo du Senpereko kontseiluak Euskal Herriko Laborantza Ganberari (EHLG) 2.000 euroko laguntza eman izana.

Atzo izan zen epaiketa, Pauen, eta Jean Rene Etxegarai Senpereko herriko abokatuak banan-banan erantzun zien prefetaren argudioei. Herriak EHLGri emandako diru-laguntza "guztiz zilegi" dela esan zuen administrazio epaitegian.

Senperen 170 laborari bizi direla gogorarazi zion epaileari, eta diru-laguntza horren truke EHLGk hainbat lan eramaten dituela han.

Reyk herriko kontseilua zigortzeko eskatu zuen EHLGri laguntza emateagatik. 2009ko abenduaren 11n Senpereko kontseiluak EHLGri 2.000 euroko laguntza ematea onartu zuen. Baina prefetak horren aurkako helegitea jarri zuen. Diru-laguntzaren ezeztatzea eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea