Gizartea -

Ebazpena

Kataluniako Parlamentuak ezezkoa eman die biltegi nuklearrei

Halaber, Katalunian halako instalazioak ez jartzeko behar beste neurri hartzeko eskatu dio Generalitateari. Asco herriko (Tarragona) Udalak hautagaitza aurkeztu zuen biltegi nuklearra hartzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuak errefusatu egin du gaur mozio baten bidez "erkidegoko edozein herritan" hondakin nuklearren biltegi bat jartzea. Horrenbestez, neurriak hartzeko eskatu dio Jose Montillaren Gobernuari.

Testuan, taldeek gogorarazi dute antzeko ebazpen bat onartu zuela 2008ko martxoan, eta Jose Montilla presidentea eta Generalitatea ere biltegiaren aurka agertu direla.

Hori horrela, eta Asco herriko (Tarragona) Udalak biltegia hartzeko hautagaitza aurkeztu badu ere, Parlamentuak "babesa" agertu dio Kataluniako edozein tokitan hilerri nuklearra instalatzeko Gobernuak emandako ezetza. Eztabaidan, Jordi Terrades PSCko diputatuak adierazi du ez dagoela adostasunik "gizartean ezta politikaren munduan ere" biltegia instalatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea