Gizartea -

Etxe barruko indarkeria

Kartzela zigorra, alaba erakuslehio baten kontra botatzeagatik

Bestalde, 16 hilabetez bere alabatik 250 metrora egotera kondenatu dute gizona. Dena den, aurrekari penalarik ez duenez, ez du bete beharko ezarri dioten kartzela zigorra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat epaitu dute tratu txarrengatik eta hamar hilabeteko kartzela zigorra eta 16 hilabetez bere alabatik 250 metrora egotera kondenatu dute 40 urteko gizona. Izan ere, bere alaba erakuslehio baten kontra bota zuen eta ondoren iletik hartu eta hainbat metrotan zehar kaletik arrastaka eraman zuten, bizilagunak erasoaren lekuko izanik, Ondan (Castellon).

Iturri judizialek eta polizialek adierazi dutenez, atxilotua, J.A.G.M, martxoaren 6an pasatu zen epailearen aurretik, Nuleseko 3. Epaitetegian. Bertan epaiketa arin bat egin zen eta akusatuak hamar hilabeteko kartzela zigorra onartu zuen. Dena den, aurrekari penalarik ez duenez, ez du bete beharko ezarri dioten zigorra.

Guardia Zibilak adierazi duenez, gertakariak martxoaren 4an jazo ziren, gizona bere alabarekin kaletik zihoala kolpeka hasi zenean denda baten erakuslehioaren aurrean.

Bizilagunek Guardia Zibilari abisua eman ostean, agenteek gizona atxilotu zuten, etxe barruko tratu txar fisikoak eta psikikoak leporatuta. Neska osasun zentro batera eraman zuten eta burua eta hanka zein besoetan zauriak zituela baieztatu zuten medikuek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea