Gizartea -

Bideo-jokoetarako softwarea

Unibertsitate mailako titulu bi eskainiko dira Bilbon

Nintendo, Microsoft eta Disney-Pixar bezalako enpresetako profesionalek eskolak emango dituzte Bilboko Merkataritza Ganberan ezarriko den Digipen institutu ospetsuan.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon bideo-jokoetan espezializatutako goi mailako ikasketa zentroa eraiki nahi dute eta ikasturte honetan bertan jarriko da indarrean. Guztira bideo-jokoetako softwareko bi titulu eskainiko dituzte. Bilbokoa, Estatu Batuetako DigiPen, bideojokoen ikasketa zentro entzutetsuaren Europako kanpusa izango da.

Digipen Institute of Techonolgy bideojoken sorkuntzaren profesionalak trebatzen dituen munduko lehen Unibertsitatea da. Washington estatuko Redmond hirian sortu zen duela 12 urte, eta gaur egun bideo-jokoen industria boteretsuko 150 konpainiatik gora bildu ditu inguruan.

Duela bi urte Singapurren sortu zuten Asiarako kanpusa, eta orain Europakoa, Bilbon ezarriko dute.

Bideojokoen goi-mailako ikasketa zentroa Bilbora ekartzeko ekimena Bilboko Merkataritza ganberarena izan da, eta bertako egoitzan hasiko dira eskolak ematen hurrengo ikasturtean, aukeratutako 20 bat ikaslerekin, asmoa baina, Europa osotik etorritako 1.000 ikasle hartuko dituen zentroa egitea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea