Gizartea -
Madrilgo Probintzia Auzitegia
Astearte honetan hasiko da Madrid Arenako tragediaren epaiketa
Jaiaren antolatzailea, Miguel Angel Flores enpresaburua, da inputatu nagusia.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Madrid Arena pabiloiko tragedia astearte honetan hasiko dira epaitzen, Espainiako hiriburuko Probintzia Auzitegian. Jaiaren antolatzailea, Miguel Angel Flores enpresaburua, da inputatu nagusia. Orotara 15 pertsona eseriko dira akusatuen aulkian.
2012ko azaroaren 1eko gauean, Halloween festa bat egin zuten Madrid Arena udal pabiloian, Miguel Angel Flores enpresaburuak antolatuta.
Zentro horrek 10.620 pertsonarentzako lekua du, baina 23.000 sarrera saldu zituzten. Eduardo Lopez-Palop instrulzio-epailearen esanetan, jende "gehiegi" zegoen pabiloian.
Horren ondorioz, jende-olde bat jazo zen, eta 17 eta 20 urte arteko bost neskato hil ziren: Katia Esteban, Rocio Oña, Cristina Arce, Teresa Alonso eta Belen Langdon.
Fiskaltzak bi urte eta erdi eta lau urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu akusatuentzat.
Biktimen familiek kritikatu egin dute zigor eskaerak "txikiak" izatea, eta inputatuen artean politikaririk ez egotea.