Gizartea -

Kalteen balantzea

Ia 900.000 euro, denboraleak Urduñan eragindako kalteak konpontzeko

Kalte gehienak hiritarren ondasunetan jaso ziren eta horien konponketa 701.630 eurokoak izango dira. Udaleko kalteen konponketa 157.570 eurokoa izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira, 859.200 euro ordainduko ditu Urduñak denboralak eragindako kalteak konpontzeko, Udalak jakinarazi duenez.

Ziklogenesi leherkorraren ondorioz, Landatas auzoaren etxebizitza batzuen eraikinaren teilatuaren parte batek haizeak eraman zuen eta inguruko beste eraikin batzuen kontra talka egin zuten teilek.

Ondasun pertsonalek jasan zuten kalteen parterik handiena. Horren konponketak 701.630 euroko kostua izango du. Udaleko ondasunen kalteei dagokienez, 157.570 euroko kostua izango dute.

Guztira, etxebizitzetan izandako kalteei buruzko 30 erreklamazio jaso dituzte, 17 kaltetuetako kotxeei dagokionez, 12 garajeekoak eta txaboletakoak, 7 nekazal pabilioietakoak eta berotegietakoak eta bakarra industria pabilioi batekoa. Hesiek, zuhaitzek eta panteoiek ere, beste beste, kalteak jaso zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea