Gizartea -

Osasuna

Pazienteen Defendatzaileak 642 kexa jaso ditu EAEn eta Nafarroan

Kexa gehienak hauek dira: itxarote-zerrenda luzeak, gaizki egindako ebakuntza, arinegi emandako senda-agiriak, atentzio eskasak edo ospitaleetan hartutako infekzioak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pazienteen Defendataileak 14.430 kexa jaso zituen iaz Estatutan, osasun sektore publikoari lotuta. Euskal Autonomia Erkidegoan 554 kexa izan ziren; Nafarroan, 88.

Hala azaldu du Carmen Flores presidenteak, urteko memoriaren aurkezpenean.

Floresek azpimarratu du osasun publikoa “gaixorik” dagoela, “hobetzeko asko” duela eta arazorik larriena itxarote-zerrenda luzeak direla, urtean heriotza ugari eragiten dituztelako.

Egun, Estatuan, 567.500 paziente daude ebakuntza izateko zain eta, batez beste, 96 egun itxaron behar izaten dute.

Herritarrek gehien errepikatu dituzten kexak hauek dira: itxarote-zerrenda luzeek eragindako arazoak (diagnostiko okerrak, adibidez), gaizki egindako ebakuntzak, arinegi emandako senda-agiriak, atentzio eskasak, ospitaleetan hartutako infekzioak edo anbulantzien atzerapenak.

Horrez gain, herritarrak kezka adierazi dute agintariek egindako murrizketen ondorioz osasun sektore publikoan nahiz pribatuan bitartekoa falta direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE Gaurko azken ordukoa