Gizartea -

Tragedia mendian

Hiru lagun hil dira Frantziako Alpeetan, elur-jausi baten ondorioz

Elur-jausiak ikasle talde bat harrapatu du azpian. Bi gazte hil egin dira eta beste hiru larri daude.

Elur-jausiak ikasle talde bat harrapatu du azpian. Argazkia: EiTB
Elur-jausiak ikasle talde bat harrapatu du azpian. Argazkia: EiTB
Hiru lagun hil dira Frantziako Alpeetan izaniko elur jausi batean

0:54

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira eta beste hiru egoera larrian daude, Frantziako Alpeetan izandako elur-jausi baten ondorioz. Elur-jausiak ikasle talde bat harrapatu du azpian.

“Lyongo Saint Exupery institutuko ikasleak eta haiekin zihoan irakaslea aurretik eraman ditu elurrak”, adierazi du François Hollande Frantziako presidenteak ohar batean. Doluminak eta “nazioaren elkartasuna” helarazi dizkie Hollandek biktimen senideei.

Ezbeharra arratsaldeko 16:00ak inguruan jazo da, Deux Alpes estazioan. Hildako lagunak bi gazte frantziar eta ikasleen taldearekin loturarik ez zuen eskiatzaile ukraniarra dira.

Erreskate lanetan 30 soroslek eta Jendarmeen mendiko taldeak hartu dute parte, hiru txakurrez eta hiru helikopteroz lagunduta, ‘Le Dauphine Libere’ tokiko komunikabidean zabaldu duenez.

Bestalde, Grenobleko fiskalak ikerketa bat jarri du abian istripua nola gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia berriak Eguneko albisteak