Gizartea -
Nafarroa
Bi lagun kondenatu dituzte Iruñean, kreditu txartelak klonatzeagatik
Bost urteko espetxe zigorra ezarri diete. Bikoiztutako txatelekin, kondenatuek 11.600 euro atera zituzten Vietnamen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Lurralde Auzitegiak bost urteko espetxe zigorra ezarri die kreditu txartelak klonatzen zituen eta horiekin 11.600 euro atera zituen bi pertsonari. Kondenatuek Espainiako Estatuko espetxe batean beteko dituzte zigorraren lehen hiru urteak, eta ondoren kanporatu egingo dituzte, 10 urterako.
Hain zuzen ere, kreditu txartelak faltsutzea, iruzur egitea eta gaizkile talde bateko kide izatea egotzi diete biei.
Epaian frogatutzat emandakoaren arabera, akusatuak talde bateko kide ziren, eta 2014an txartel irakurgailuak jarri zituzten Iruñeko zenbait kutxazain automatikotan. Horrela, 21 txartel bikoiztu zituzten, eta, horiekin, 11.600 euro atera zituzten Vietnameko kutxazainetan.
Ikerketa egin ostean, agenteek egileak identifikatu eta atxilotu zituzten, eta horien etxebizitzak ere miatu zituzten. Operazio horretan, bi ordenagailu, kutxazain automatikoentzako karkasak, bideo hartzaile bat eta txartelak bikoizteko materialak atzeman zituzten.
Akusatuek onartu egin dute egotzitakoa, eta 11.600 euro ordaindu dituzte, erantzukizun sozial gisa.