Gizartea -
Bilbo
Frank Gehry zubia, zabalik
Zorrotzaurren sartzeko bide bakarra da orain, aurrerantzean ingurua uharte bihurtzeko lanak egiten ibiliko baitira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Frank Gehry zubia ireki dute gaur, 10:40an, bai oinezkoentzat, bat ibilgailuentzat, eta Zorrotzaurrerako sarbide bakarra da, horrenbestez.
Udaletik azaldu dutenez, Euskaldunako biribilgunearen inguruak itxita daude jada, Zorrotzaurre uharte bihurtzeko lanak abiatzeko.
Frank Gehry zubiak Deustuko Erribera eta Zorrotzaurre lotzen ditu, Julio Urquioren kalearen parean.
Zubia irekitzearekin batera, Bilbobuseko A4 linearen (Zorrotzaurre-Deustu) ibilbide aldatu dute.
Horrela sartuko dira ibilgailuak Zorrotzaurren. Infografia: Bilboko Udala
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea