Gizartea -
Masustegi auzoan, Bilbon
4.000 auzokidetik gora ur-hornidura barik, hodi bat apurtu ostean
Matxura larunbat honetako 20:45ak aldera jazo da, eta horren konponketan laupabost ordu emango dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Masustegiko, Kobetamendiko eta Lezeaga kaleko 4.000 auzokidetik gora ur-hornidura barik geratu dira larunbat honetan Bilbon, ura eramateko hodi nagusia apurtu ostean, Bilboko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Matxura 20:45ak aldera jazo da, eta horren konponketan laupabost ordu emango dituzte. Bitartean, ur barik egongo dira Masustegiko 4.000 bat auzokide, Kobetamendiko 100 bat herritar, eta Basurtuko Lezeaga kaleko 28tik 34. zenbakira eta 13tik 27. zenbakira bizi diren lagunak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea