Gizartea -

Rennes (Frantzia)

Hil egin da botika baten eraginez garun-heriotza egoeran zegoen gizona

Saiakuntza kliniko batean parte hartzeagatik Frantzian ospitaleratuta zegoen sei gizonetako bat da hildakoa. Ospitaleratuta dauden gainerako bostek egonkor jarraitzen dute.

Hil egin da saiakuntza kliniko batean parte hartzeagatik ospitaleratuta zegoen gizonetako bat. EiTB
Hil egin da saiakuntza kliniko batean parte hartzeagatik ospitaleratuta zegoen gizonetako bat. EiTB
Hil egin da saiakuntza kliniko batean parte hartzeagatik ospitaleratuta zegoen gizonetako bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hil egin da saiakuntza kliniko batean parte hartzeagatik Frantzian ospitaleratuta zegoen sei gizonetako bat, Renneseko Unibertsitate Ospitaleak berri eman duenez.

Aipaturiko osasun zentroan ospitaleratuta jarraitzen duten gainerako bost gizonezkoek, ostera, egonkor jarraitzen dute.

Bost horietatik lauk arazo neurologikoak dituzte, baina ospitaleko iturriek ez dute zehaztu zenbateko larritasuna duten. Bosgarrenak, berriz, ez du oraingoz sintomarik, baina badaezpada ospitaleratu egin dute boluntario talde bereko kidea zelako.

Guztiak ere 28 eta 49 urte bitarteko gizonezkoak dira eta botika baten saiakuntza klinikoan parte hartzen ari ziren. Antza, gaixotasun neurodegeneratiboei lotutako eta antsietate eta mugitzeko arazoei aurre egiteko sendagai berri bat probatzen ari ziren entsegu horietan.

90 boluntariok parte hartu dute saiakuntza kliniko horretako lehen fasean, eta bertan behera utzi dute oraingoz. Hasiera batean, botika horrek kanabisa zuela zabaldu bada ere, zehazki, BIA 10-2474 izeneko molekula sartu ei zieten osasuntsu zeuden boluntarioei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa