Gizartea -
Pabellon mendian
Guardia Zibilak Gipuzkoako bi mendizale erreskatatu ditu Huescan
Bi mendizaleak, 35 eta 36 urte dituzten Azpeitiko eta Zumarragako bi gizonezko, eskalatzeko zaila den horma batean harrapatuta geratu ziren.
Erredakzioa
Guardia Zibilak Gipuzkoako bi mendizale erreskatatu zituen atzo Huescako Pirinioetan, Pabellon mendian.
Espainiako Gobernuak Huescan duen ordezkaritzaren arabera, erreskatea atzo arratsaldean izan zen.
Bi mendizaleak, 35 eta 36 urte dituzten Azpeitiko eta Zumarragako bi gizonezko, eskalatzeko zaila den horma batean harrapatuta geratu ziren.
Horrenbestez, erreskate taldeak helikopteroa erabili behar izan zuen, 30 metrora jarrita, eta soka batean zintzilikatuta zegoen espezialista batekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea