Gizartea -

Sutea

Lau pertsona toxikatu dira Galdakaon, sute baten ondorioz

Horietako bi ospitalera eraman behar izan dituzte. Gorosibai kaleko etxebizitza batean piztu ad sua.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona artatu behar izan dituzte Galdakaon, etxebizitza batean sutea piztu ondoren, kea arnastu dutelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Lau horietatik, bi ospitalera eraman behar izan dituzte, eta, beste biak, sutea izan den lekuan bertan artatu dituzte osasun langileek.

Sua 15:00etan piztu da, Gorosibai kaleko etxe eraikin baten lehen solairuan. Sutearen ondorioz, 11 pertsona ebakuatu dituzte.

Antza denez, etxebizitzaren egongelak zirkuitulabur bat izan delako piztu da sua. Suhiltzaileek 15:30ean lortu dute itzaltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao berriak Azken ordukoa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Suteak Eguneko albisteak