Gizartea -
Hilketa
Hiru atxilotu, gizon bat torturatu eta bizirik zatikatzeagatik
Gizonaren gorpu zatiak Arroyomolinosen (Madril) eta handik 100 kilometrora, Talavera de la Reinan (Toledo), agertu dira.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak hiru narkotrafikatzaile atxilotu ditu gizon bat hil dutela leporatuta. Gizona torturatu egin zuten eta bizirik zegoela zatikatu zuten. Hala, bere gorpuaren zatiak 2009ko apirilean agertu ziren bata bestearengandik 100 kilometrora, Arroyomolinosen (Madril) eta Talavera de la Reinan (Toledo).
Lehenengo aurkikuntza, beso eta hanka bana, 2009ko apirilaren 3an izan zen Talavera de la Reinako errepide batean.
Hurrengo egunean, Arroyomolinoseko inguru basati batean, gizonezko baten enborra aurkitu zuten erdibituta, eta burua falta zen. Gorputzean tortura, sastada eta urradura nabarmenak ageri ziren.
Gorpuaren identifikazio lanak oso zailak izan ziren bururik eta hatzik ez zelako agertzen, beraz, ezin izan zituen hatz-markak alderatu.
Hala ere, agenteek ondorioztatu zuten pertsona berarenak zirela, eta Polizia Zientifikoak identifikatzea lortu zuen.
Urtebeteko ikerketaren ondoren, Poliziak ustezko hiltzaile eta torturatzaileak atxilotu ditu. Jatorri kolonbiarreko eta Azuqueca de Henaresen (Madrid) bizilekua duten hiru gizonezko.
Horietako biri osasun publikoaren kontrako delitua ere leporatzen zaie, etxebizitzen miaketan kokaina kopuru handia atzeman zutelako.