Gizartea -
Martuteneko kartzela
Funtzionario bat zigortu dute lankide homosexual bat iraintzeagatik
"Maritxu" eta "bortxatutako neska" erdeinuz deitzen zioten. 200 euro ordaindu behar ditu akusatuak, eta bera eta beste lau funtzionario, osotasun moralaren delitu bategatik absolbitu dituzte.
Erredakzioa
Martuteneko kartzela donostiarreko funtzionario batek, lankide homosexual bat iraintzeagatik 200 euroko isuna ordaindu beharko du. Baina akusatua eta beste lau funtzionario osotasun moralaren delitu bategatik absolbitu dituzte.
Kaltetuak epaiketan adierazi zuenez, "maritxu", "gizagaldu" eta "bortxatutako neska" erdeinuz deitzen zioten. Horrez gain, berari zuzendu barik, funtzionarioen arteko elkarrizketetan "behin eta berriz iraintzen" zutela azaldu zuen.
Epaitutako gertaerak ustez bi epe desberdinetan jazo ziren, lehena 1997 eta 2000 urteetan, ustezko biktimak Villenako kartzelara aldatzea eskatu zuen arte. Eta bigarrenez, 2002tik aurrera, arrazoi familiarrengatik Martutenera itzuli zenean.
Epaiaren arabera, epaiketan "ez dira egiaztatu" irainak esaten zituztenak zeintzuk ziren. Halaber, bost auzipetuetatik lauk "era horretako esamesak" egin ez dituztela zehazten du epaiak eta bosgarren funtzionario batek soilik egin zituela egiaztatu da.
Gertaera horiek guztiengatik, zigortutako funtzionarioak etengabeko irain falta bategatik 200 euroko isuna ordaindu behar duela adierazten du epaiak.