Gizartea -

Inkesta

Erretzaileen % 80k ez dute bete urte berriko hitza eta ez dute utzi

Urtarrilean erretzeari utzi zioten 4 milioi pertsonetatik, % 66k borondatez egin zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2010ko urtarrilaren 1ean 3,9 milioi espainiarrek erretzeari uztea erabaki zuten, baina hilabetearen bukaeran erdiek (% 48) ez zuten agindutakoa lortu. Otsailean % 67k porrot egin zuen eta martxoaren bukaeran % 80raino heltzea espero dute, YouGov-ek egindako inkestaren datuen arabera.

Pfizer enpresa farmazeutikoak ordaindutako ikerketan EBko 16 herrietako lagunek (33.000) parte hartu zuten; horietatik 1.002 ausaz aukeratu zituzten eta 100 Espainiako medikuak ziren.

Erretzeari utzi nahi dietenek borondatea (% 66) erabiltzen dute gehien bat, inkestaren datuek argitara eman dutenez.

Erretzaileen heren bat (% 37) baino gehiagok ez du espezialista batengana joateko asmoa, eta % 13 batek ez du gaiaz ere hitz egiten.

Hala ere, nikotinaren menpekotasunari buruz galdetuta, hiritarren heren bik (% 64) "gaixotasun bat" dela esaten dute.Medikuek ere, argi daukate, "erretzea gaixotasun bat" da; medikuen % 97k, gainera, gaixotasun kronikotzat jotzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea