Gizartea -
Errioxa
Basauriko mendizale bat hil da Valdezcarayko estazioaren inguruan
Guardia Zibilak berreskuratu du mendizalearen hilotza, eski estazioaren pistetatik kanpo, eta badirudi elur-jausi baten biktima izan dela.
eitb.eus
Basauriko (Bizkaia) 29 urteko mendizale eta eskiatzaile bat hil da elur jasi baten ondorioz Valdezcaray Errioxako eski estazioaren inguruan, atzo mendira atera ostean, Errioxako Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Guardia Zibilaren Salbamendu helikopteroak gaur goizean aurkitu du gaztearen hilotza eta, dirudienez, lehenengo ikerketen arabera, elur-jausi baten ondorioz hil da, nahiz eta autopsiaren emaitzen zain dauden.
Espainiako Gobernuak Errioxan duen Ordezkaritzak prentsa-ohar batean azaldu duenez, 08:30 aldera izan dute gaztearen desagerpenaren berri, eta gorpua 11:00etan aurkitu dute, "Calamantio" izeneko eremuan, Ezcaray udalerriaren barruan, oraindik eskiatzeko pistak itxita dituen Valdezcarayko estazioren inguruan.
SOS Rioja 112 zerbitzuaren arabera, biktimaren senide batek ohartarazi zuen desagerpenaz, atzo eskiatzera atera eta ez zela itzuli ikusita.