Gizartea -

2009ko datuak

% 8,3 Nafarroan eta % 7,1 EAEn jaitsi da etxebizitzaren prezioa

Nafarroan eta EAEn merketu dira gehien etxebizitza libreak, beste autonomia erkidegoekin alderatuta. Espainiako Estatuko datuei dagokionez, beherakada % 4,3 moteldu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

% 7,1 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 8,3 Nafarroan egin dute behera etxebizitza libreen prezioek, Estatistika Institutu Nazionalak aditzera eman duenez,

Iaz etxebizitzaren prezioa gehien jaitsi den autonomia erkidegoetako bat da EAE. Zerrendaren lehen postua Nafarroari dagokio, izan ere, % 8,3ko beherakada izan zuen. Nabarmentzekoa da, hirugarren eta laugarren hiruhilekoetan % 0,8 igo zirela prezioak EAEn.

Espainiako Estatuko datuei dagokionez, % 4,3 merketu da etxebizitzen prezioa 2009an. 2008ko bigarren hiruhilekoan behera egin zuten etxebizitza librearen prezioek lehenengoz eta urtebete geroago, markak hautsi zituen: % 7,7 jaitsi ziren. Ordutik, prezioen beherakada moteldu egin da.

% 5,1 merketu da etxebizitza berria 2009 urte bukaeran, horrenbestez, 2007ko lehen hiruhilekotik hona prezioen jaitsiera moteldu da. Bitartean, bigarren eskuko etxeen prezioek % 3,5 egin dute behera, hain zuzen, aurreko hiru hilabetetan baino ia bost puntu gutxiago (% -8,3).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea