Gizartea -
Italian
Calabriako mafiako buruzagi bat atxilotu dute, Facebooki esker
Pasquale Manfredi, 'Ndrangheta Calabriako mafiako buruzagietako bat omen da, eta Italiako ehun gaizkile arriskutsuenen zerrendan dago.
Erredakzioa
Italiako poliziak Pasquale Manfredi atxilotu du, Facebook gizarte sareari esker. ''Ndrangheta Calabriako mafiako buruzagietako bat omen da Manfredi, eta Italiako ehun kriminal arriskutsuenen zerrendan dago.
Polizi iturrien arabera, Manfredi, Facebookera konektatzen zen bere ezkutalekuan zegoenean eta bere konexioak ikertu ostean, atzeman dute. Bere ezkutalekua izan zen etxeko ganbaratik ihes egiten saiatzen ari zela, atxilotu dute gaizkilea Isola Capo Rizzuton. Isola Capo Rizzutoko zonaldea kontrolatzen zuen Nicosia-Manfredi taldeko burua omen zen Manfredi. 2009ko azarotik ihes eginda zegoen eta hainbat delitu leporatzen dizkiote hala nola, gaizkile talde batekoa izatea, aurkako taldekideak hiltzea, estortzioa, droga-trafikoa eta armak legez kanpo edukitzea.