Gizartea -

Ez du inor zauritu

Leherketa batek kalteak eragin ditu Lasarte-Oriako Michelin lantegian

Gauerdia baino lehen, galdara bat lehertu eta eztanda handia izan zen, baina eztandak ez zuen langilerik harrapatu. Lasarte-Oriako bizilagunek susto galanta hartu zuten.

Michelin Lasarten
Michelin Lasarten
Lasarte-Oriako Michelin enpresan leherketa izan da bart gauean

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) bizilagunek susto galanta hartu zuten atzo gauerdia baino lehen, baina ez zuen ondorio larririk izan. Michelinen lantegian galdara bat lehertu eta eztanda handia izan zen, baina ez zen langilerik zauritu, eta kalte materialak besterik ez zuen eragin, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Ertzaintzaren eta Lasarte-Oriako Udaltzaingoaren patruilak, suhiltzaileak eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu ziren, hainbat herritarrek SOS Deiak larrialdietarako zerbitzura deitu eta gero, baina ez zen inor zauritu eta ez zen isuririk izan.

Itxura batean, galdara handi batean gertatu zen leherketa, baina ez zegoen langilerik inguruan, eta, beraz, sustoa besterik ez zen izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak albisteak Gizartea Albisteak Gaur Lasarte-Oria bideoak Albisteak