Gizartea -
Lan gatazka
Nagusiari erasotzea ez da kaleratze arrazoia, TSJAren ustez
Lanetik bidaliko zutela jakiterakoan, buruzagia bultzatu eta karate ostikoak airera jo zituen langilearen kaleratzea gehiegizkoa dela uste du Auzitegiak.
Erredakzioa
Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJA) nagusiari eraso egin zion langile baten kaleratzea ezegokia dela adierazi du. Lanetik bidaliko zutela sumatzerakoan, langileak buruzagia bultzatu egin zuen lurrera botaz eta karate ostikoak jo zituen airera.
Auzitegi andaluziarraren epaiaren arabera, Granadako eraikuntza-enpresa bateko zuzendaria den langilearen jarrera "ez da hain larria eta ez du kaleratzerik merezi".
Gertakaria 2007ko uztailaren 3an izan zen, buruzagiak kaleratze gutuna langileari eman zionean. Enpresaren arabera, langileak "geroz eta lan gutxiago egiten" zuen, haien ustez, arau-urratze oso larria. Une horretan gertatu zen langilearen erasoa.
Auzitegiaren arabera, kaleratu egingo zutela sumatzeak ez du langilearen jarrera justifikatzen, baina "erasoaren larritasuna arindu du". auzitegiaren ustez, "kaleratzea gehiegizkoa da kasu horretan, lan arloan zigorrik larriena baita".