Gizartea -

Lapurreta

Bi gizon atxilotu dituzte beste bati 2.200 euro osteagatik Gasteizen

Gabon zahar gauean, 35 eta 25 urteko atxilotuek eraso egin zioten biktimari, eta 2.200 euro inguru kendu zizkioten bere etxeko atarian, Jose Mardones kalean.

E. Lotina

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabon zahar gauean egindako lapurreta baten ustezko egileak atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Gasteizen. Atxilotuek ustez eraso egin zioten biktimari, eta 2.200 euro inguru kendu zizkioten bere etxeko atarian, Segurtasun Sailak agiri baten bidez jakinarazi duenez.

Lapurreta baten biktima izan zela salatu zuen pertsona batek Ertzaintzaren aurrean urtarrilaren 1ean. 02:00ak aldera, bere etxeko atarian sartzera zihoanean, Jose Mardones kalean, kolpea eman zioten buruan, eta lurrera erori zen.

Ondoren, bi gizonezkok heldu egin zioten, eta poltsikoan zeraman dirua (2.200 euro, gutxi gorabehera) kendu zioten, ihes egin aurretik.

Dirudienez, ordu batzuk lehenago biktima mintzaleku batean eta bi tabernatan egon zen, eta aldean diru asko zeramala ikusi zuten batzuek.

Gasteizko polizia-etxeko ertzainek ustezko bi lapurrak identifikatu eta atxilotu ditu. 35 eta 25 urteko ustezko erasotzaileak atzo atxilotu zituzten, eta gaur goizean epailearen esku geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa