Gizartea -
Eusko Legebiltzarrean
Ehiza legearen aurreproiektua onartu du Eusko Jaurlaritzak
Estatu espainiarreko 1970 urteko ehiza legearen bidez arautzen zen EAEko ehiza. Aurreproiektua aurrera ateratzen bada, ezingo da bidegorrietan ezta berdeetan ere ehizan ibili.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak, espezie zinegetikoen babesa, kontserbazioa eta sustapena bermatzeko asmoz, ehiza legearen aurreproiektua onartu du.
Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) ez du lege propiorik ehiza eta segurtasun eremuak zehazteko, hain zuzen, Estatu espainiarreko 1970. urteko ehiza legea erabili izan da orain arte.
Jaurlaritzako testuak segurtasun eremuak zehazten ditu, beraz, aurreproiektua aurrera ateratzen bada, bidegorriak eta berdeak segurtasun eremu izendatuko dituzte, horrenbestez, ezingo da horietan ehizan ibili.
Horrez gain, aldundietako eta udaletako basozainak agintaritzaren agente izango dira.
Aurreproiektuak ere, "zori egunak" jasotzen ditu. Hau da, sute edota elurra denean, eta aparteko egoera horrek irauten duten bitartean, debekatuta egongo da ehizatzea.