Gizartea -
Gertaera
Bi lagun hil dira Lapurdin, tren batek harrapatu dituenean
Antza, istripuak Baiona eta Paue arteko tren zerbitzuan arazoak sortu ditu.
Erredakzioa
Bi lagun hil dira gaur Mugerren (Lapurdi), ibilgailu barruan zeudenean tren batek harrapatu dituenean, goizeko 9:45etan. Antza, istripuak Baiona eta Paue arteko tren zerbitzuan arazoak sortu ditu.
Radio Euskadik jakin izan duenez, bi hildakoak adinekoak dira. Mugerreko herriko tren pasabidean harrapatu ditu merkantzia tren batek.
Zenbait lekukoen arabera, hesia zabalik zegoen ibilgailua pasabidea zeharkatzen hasi denean. Ondoren, kotxeak atzeraka egin du, trena pasatu den unean bertan.
Istripuaren ondorioz, 300 bat metro aurrerago gelditu da ibilgailua, eta barruan zeuden bi pertsonak hil egin dira.
Frantziako Poliziak ikerketa hasiko du orain, gertatutakoa argitzeko.