Gizartea -
Deportivoko jarraitzailea
Jimmy hiltzea egotzi dioten adingabeak lekukoa baztertzea eskatu du
Hala, giza-hilketa leporatuta inputatu duten adin txikikoaren abokatuak babestutako lekukoaren testigantza aintzat ez hartzea eskatu du. Lekukoak bi pertsona identifikatu ditu.
Agentziak | Erredakzioa
Javier Romero 'Jimmy' Deportivo Riazor Blues taldeko jarraitzailearen heriotzagatik auzipetutako adingabe bakarraren defentsak adierazi duenez, babestutako lekukoaren testigantza aintzat ez hartzea eskatu du "adin nagusien auzian inputatuta dagoelako".
"Inputatzeko -defendatzen duen adin txikikoa- dagoen froga bakarra babestutako lekuko bat da, eta adin nagusien auzian inputatuta dago, berak onartu duenez, gainera oso gertu dago gertakarietatik, eta bere asmo bakarra errugabe jotzea da", esan du Maria Jose Cabrero abokatuak. Gainera, erantsi du Poliziak berak egindako adierazpenak berretsi dituela.
Hala, giza-hilketa leporatuta inputatu duten adin txikikoaren abokatuak babestutako lekukoaren testigantza aintzat ez hartzea eskatu du. Lekukoak bi pertsona identifikatu ditu; izan ere, bi pertsona horiek aurretik atxilotu zituzten, beste birekin batera, baina geroago aske geratu ziren, froga faltagatik.
Epaitegietatik jakinarazi dutenez, liskar jendetsua delitua, eta liskar jendetsua delitua eta armak baimenik gabe izatea egotzi diete gaur deklaratzera joan diren bi adin txikikoei. Bietako inork ez du deklaratu nahi izan, nahiz eta delitu bakarra leporatu dioten gazteak gizartearentzat lan egitearen aldeko zigorra onartu du.
Aldiz, giza-hilketa egin duelakoan inputatutako gazteak deklaratu egin du, baina ukatu du 'Jimmy'ren hilketan parte hartu izana. Gainera, Fiskaltzak "makil zabalgarria" eramatea egotzi dio, baina berak dio ez zeramala halakorik.
Era berean, polizia batek eta auzitegietako mediku batek ere deklaratu dute, eta berretsi dutenez, 'Jimmy' barean jasandako kolpe baten ondorioz hil zen, ez itota.
Beste bi atxilotu
Lekuko babestua mehatxatu eta hertsatzea leporatuta, bi lagun atxilotu zituen Poliziak duela bi egun: J.F. El Bufalo (41 urte) eta P.M. Peter Parker (35 urte).
Ikerketako iturrien arabera, atxilotuak lekukoaren lantokira joan ziren zor bat kobratzeko aitzakiarekin, baina herio-mehatxua egin zioten.
Akusatu bakarrak adingabeak zaintzeko zentro batean zortzi urte ematea eskatu du fiskalak, eta hiru urteko zaintzapeko askatasuna ere eskatu du harentzat. Armak legez kanpo izatea eta borrokan parte-hartzea egotzi dizkio Ministerio Publikoak.