Gizartea -
Istripua
Ibilgailu batek katenaria jo eta tranbia geldiarazi du Gasteizen
Arabako hiriburuko erdiguneari eragiten dio matxurak, eta eguerdirako konponduta egongo dela espero dute.
agentziak | erredakzioa
Katenariarekin izan den ezbehar baten ondorioz, tranbiaren zerbitzua geldirik dago goizeko zortzietatik Gasteiz erdigunean.
Ibilgailu batek katenaria jo du Alaba Jeneralaren kalean, eta tentsioa daraman kableetako bat apurtu du, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Ondorioz, tranbiaren zirkulazioa bertan behera geratu da Angulema eta Antso Jakituna geltokien artean.
Udalaren aurreikuspenen arabera, eguerdirako berriro izango da martxan tranbia zerbitzua hiri osoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea