Gizartea -
Atxiloketak Bizkaian
Euskadiko haxix trafikatzaile sare nagusia desegin dute
Drogaren aurkako operazioan, Bizkaian, zazpi pertsona atxilotu eta 700 kilo haxix eta 200.000 euro atzeman dituzte. Bilboko eta Portugaleteko lonjetan gordetzen zuten droga trafikatzaileek.
Erredakzioa
Bizkaiko udalerri ezberdinetan izan den operazioak, zazpi atxilotu eta 700 kilo haxix eta 200.000 euro konfiskatu utzi ditu. Horrela, Euskadiko haxix trafikatzaile sare nagusia desegin du Ertzaintzak.
Euskal poliziak aditzera eman duenez, Marokotik ekartzen zuten haxixa eta lau milioi euro inguru saltzen zuten hilean. Ondoren, Frantziara eta Holandara eramateko asmoa zuten.
Hiru lagun atxilotu zituzten ostiralean, martxoak 12, Bilboko San Adrian auzoan. Taldearen buruzagi nagusia,marokoar jatorrikoa, drogaren "garraiolari" bati 95.000 euro ordaintzen zegoenean atxilotu zituzten.
Gertuko garaje batean, 380 kilo haxix gordetzen zituzten bi furgoneta aurkitu zituzten. Jarraian, taldeko buruzagiaren familiar bat atzeman zuten diru-kopuru handi bat Malagara eramatera zihoanean.
Alokatutako pisu bat miatu zuten Leioan (Bizkaiak) larunbatean eta beste 95.000 euro atzeman zituen Ertzaintzak bertan. Halaber, 250 kilo haxix eta droga garraiatzeko prestatutako ibilgailu bat atzeman zuten Portugaleteko lonja batean.
Beste 50 kilo haxix aurkitu zituzten autoan eta egun horretan ere, sareko beste bi kide atxilotu zituzten.
Zazpi atxilotuez gain, beste lau lagun inputatu dituzte. Hurrengo orduetan Guardiako Epailearen esku utziko dituzte atxilotuak.