Gizartea -
Heriotza mehatxupean
Zakurrari felazioak egiten zizkion, senarrak behartuta
Gizonezkoari bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote. Animali bati gogoz kontra felazio bat egitea erabat umiliagarria dela dio Auzitegi Gorenak ebazpenean.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak berretsi egin du gizonezko baten kontrako bi urteko kartzela-zigorra, emaztea zakurrari felazioak egitera behartzeagatik.
Gauzak horrela oniritzia eman dio 2009ko uztailean Bartzelonako Lurralde Auzitegiak ezarritako zigorra. Horrez gain, zortzi hilabeteko espetxealdia ere jarri zioten, emaztearengandik zuen urruntze-agindua urratzeagatik.
Gertakariak 2007ko abenduan jazo ziren. Gizonezkoa emaztearen etxebizitzara joan zen eta sexu-harremanak izan ostean, zakurrari felazioak egitera behartu zuen emakumea. Honek ez zuen kontrako borondatea agertu eta esandakoa bete zuen.
Ondoren, felazioak errepikatzeko agindu zion, baina emakumeak ezetz esan zion. Senarrak bera eta haren osaba-izebak hiltzeko mehatxua egin zion eta, heriotza-mehatxu horien ondorioz, berriro egin zizkion felazioak zakurrari.
Auzitegi Gorenaren ebazpenak dio "oso zaila" dela borondatearen kontra pertsona batek animali bati felazioak egitea baino tratu umiliagarriagorik dagoela pentsatzea.