Gizartea -
Politika sozialak garatzeko
Eztabaida Zibila garatzeko Mahaia jaio da EAEn
Gizarte Gaietako sailburuordetzarekin batera, elkarte eta sare ezberdinetako ordezkariak egongo dira mahai berri honetan.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Eztabaida Zibila garatzeko Mahaia ofizialki sortu du du gaur eguerdian. Helburua, politika sozialak diseinatzea eta aplikatzea, Jaurlaritzak ohar batean jakinarazi duenez.
Gizarte Gaietako sailburuordetzarekin batera, elkarte eta sare ezberdinetako ordezkariak egongo dira mahai berri honetan. Gizarte-ekintzako hirrugarren sektorearekin erlazionatutako erakundeek parte hartuko dute.
Talde guzti horiek zerbitzu sozialetan aritzen dira, baita laguntza humanitarioan, bidezko merkataritzan, finantziaketa etikoan edota Giza Eskubideen defentsan.
Orotara, Euskal Autonomia Erkidegoak 1.000 bat elkartek esparru honetan lan egiten dute (50.000 bat bolondres daude Euskadin, Jaurlaritzaren arabera).
"Guztien arteko elkarlana beharrezkoa da", esan du Gemma Zabaleta sailburuak.