Gizartea -

Iruña

Taberna bateko arduraduna kondenatu dute, langile bati umiliatzeagatik

Gizonezkoari sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote.

AGENTZIAK | ERREDAIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko taberna bateko arduradunari sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote, langile bati tratu apalgarria emateagatik.

Gainera, gizonak 3.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkio emakumezkoari, kalte moralak egiteagatik.

Epaiaren arabera, gizonak tratu ezegokia eman zien bere menpe zeuden emakumezko langile "guztiei", baina bereziki salaketa aurkeztu duenari.

Hain zuzen ere, emakumezkoaren hitz egiteko modua, makillajea eta orrazkera jomugan zituen "egunero" gizonak, eta hainbat irain esan zizkion, hala nola "tentela, putakumea, etorkin madarikatua, eroa, ez duzu ezertarako balio eta joan popatik hartzera". Askotan, "zakila zurrupatzea" eskatzen zion.

Hori guztia dela eta, biktimak baja hartu behar izan zuen, hersturak eta depresioak jota.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Albisteak