Gizartea -

Kultur hiriburua

Bihar abiatuko da "Itsas-ekimenak" programa Donostian

Surfrider Fundazioak antolatutako egitarauak 40 jarduera izango ditu eta ekimena Donostia 2016 kultur hiriburuaren hautagaitzaren baitan dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bihartik eta igandera arte, Donostia Surfrider Fundazioak urtero antolatzen duen "Itsas-ekimenak" programaren egoitza europarra izango da. Aurtengo edizioak itsasoaren babesarekin erlazionatutako 40 jarduera aurkeztuko ditu.

Hainbat erakundek, Gipuzkoako eta ipar Euskal Herriko ehuna ikastetxek, eta baita zenbait pertsonaia ospetsuk ere, ekitaldi honetan parte hartuko dute. Helburua mugaren bi aldeko herritarrek ingurumenaren aldeko ekitaldi musikaletan eta kirol eta jolas-jardueretan parte hartzea eta horrela gizartea itsasoen iraunkortasunarekiko sentikor bihurtzea.

Egitaraua Donostia 2016 kultur hiriburua hautagaitzaren baitan dago eta gaur goizean, hiriburuko Aquariumean, aurkeztu dute Odon Elorza Donostiako alkateak; Jean Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidenteorde delegatuak; eta Gilles Asenjo Europako Surfrider Fundazioko presidenteak.

"Itsas-ekimenak" programaren aurtengo edizioa hiru giza katek itxiko dute. Partehartzaileak Donostiako hiru hondartzetan bilduko dira eta arrantza sareekin lotuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea