Gizartea -

Epaia

Euskotrenek egin zuen greba "legez kanpokoa" zela esan du epaileak

Erabiltzaileek lanuztearen berririk izan ez zutela eta Jaurlaritzak komunikaziorik jaso ez zuela nabarmendu du epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak iazko urriaren 9ean Euskotreneko Enpresa Batzordeak deitutako lanuztea legez kanpoko greba izan zela erabaki du. Aurreko egunean, Lezamako geltokian, istripu larria izan zen eta, ondorioz, Euskotreneko langile bat hil egin zen.

Zentzu honetan, enpresaren eta Jaurlaritzako Garraio Sailaren alde agertu da epailearen erabakia.

Lankidearen heriotza salatzeko langileek egin zuten protesta hura "greba izan daitekeela" dio epaiak, erabiltzaileek aurretik ez zutelako lanuztearen berririk. Horrez gain, lanuzteak 10 egun lehenago jakinarazi behar direla azpimarratu du epaileak.

Orotara, 100.000 lagun zerbitzu gabe gelditu ziren urriaren 9an protesta honen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea