Gizartea -
12 egun desagertuta
Zumarragako 14 urteko neska baten bila dabil Ertzaintza
Neskak 12 egun darama etxetik kanpo; beltzez jantzita zioan etxetik gauean atera zenean. Gurasoek duela 11 egun jarri zuten desagerpenaren salaketa.
Erredakzioa
Vitoria Ruiz 14 urteko Zumarragako neskaren bila ari da Ertzaintza. Orain dela 12 egun desagertu egin zela bere gurasoen etxetik; beltzez jantzita zioan etxetik gauean atera zenean eta ordutik senideek ez dakite ezer ere.
Neskaren aitak ''Euskadi Directo'' saioan esan duenez, "oso egoera zaila da eta jota gaude. Goizean jaiki nintzenean etxeko atea zabalik zegoen eta bera ez zegoen". Marxtoaren 7an jarri zuten gurasoek desagerpenaren salaketa. Ertzaintza desagerpena ikertzen ari da, baina oraingoz ez dute aurkitu.
Baliteke beldurragatik edo lotsagatik ihes egin izana; antza denez, 40 urteko gizon batekin harremana zuen. Dena den, aitaren hitzetan, "ezinezkoa da 30 edo 40 urteko gizon batekin joan izana, engainatu behar izan du ihes egiteko".
Vitoriaren argazkiak banatu dituzte Zumarragan. Oraingoz, Gasteizen ikusi dutela dioten bi dei jaso dituzte.