Gizartea -
Sarratun
Eusko Jaurlaritzak 60 BOE eta 90 etxebizitza sozial egin ditu Basaurin
Alboko lursailean beste 65 etxebizitza sozial jarriko dituzte salgai eta beste 65 alokairu sozialean egingo dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Andoni Busquet Basauriko alkateak Sarratuko etxebizitza sozialak bisitatu dituzte. Udalerri horretan, Eusko Jaurlaritzak 60 babes-ofizialeko etxebizitza jarri ditu salmentan eta 90 alokairuan.
Biek bi eraikinen alboan dagoen lursaila bisitatu dute. Bertan, beste 65 etxebizitza sozial jarriko dituzte salgai eta beste 65 alokairu sozialean egingo dituzte. Sarratun dagoeneko eraiki dituzten babes ofizialeko 60 etxebizitzetatik, 58 eskrituretan, kontratuan edo esleipen fasean daude. Gainontzekoak itxaron-zerrendan dauden pertsonei kontsezioa egiteko zain daude.
Bere aldetik, alokairu sozialeko etxebizitzak Alokabide elkarte publikoak kudeatuko ditu. Eusko Jaurlaritzak 5,4 milioi euro gastatu ditu salmentan jarri duten 60 BOE etxebizitzetako blokean. Hiru atari ditu eta bi eta hiru logelatako etxebizitzak, 62,85 eta 82,45 metro karratu bitartekoak.
Etxebizitza guztiek garajeak eta trastelekua dute, 125.536 eta 180.298 euro bitarteko salneurriarekin.
Bere aldetik, 90 etxebizitza sozialak hartzen dituen blokean 6,3 milioi gastatu ditu Jaurlaritzak eta bat, bi eta hiru logelatako etxebizitzak,38,85 eta 76,35 metro karratu bitartekoak. Gainera, lau etxebizitza beharizan bereziak dituzten pertsonei egokitu dituzte.