Gizartea -
Herri-epaimahaia
Bi urteko kartzela-zigorra bikotekide ohiari kondoiak zulatzeagatik
Urruntzeko agindua zuen gizona bizilekua bortxatzeko delitu bategatik epaituko dute. "Barruko arropa eta argazkiak" faltan zituelako jabetu zen emakumea bere etxean lautan gutxienez sartu zirela.
Erredakzioa
Bi urteko kartzela-zigorra eskatu dute behin baino gehiagotan bere bikotekide ohiaren bizilekua bortxatu eta kondoiak zulatu zizkion gizonarentzat.
Egun urruntzeko agindua zuen akusatuak ez ditu gertaerak onartu eta antisorgailuak zulatzeko "inongo arrazoirik" ez zuela argudiatu du. Bikoteak aldizkako harremana zuela eta eteten zuten bakoitzean, neskak beste batzuekin harremanak zituela adierazi du. "Barruko arropa eta argazkiak" faltan zituelako bere etxean lautan gutxienez sartu zirela jabetu zela esan du emakumeak.
Horrez gain, behin baino gehiagotan bere bikokide ohiaren argazkiak ohe gainean botata aurkitu zituela adierazi du emakumeak Gironako Auzitegian. Eta "antisorgailuen kutxa berriak orratzez zulatu" zituela aditzera eman du.
"Setiatua eta umilatuta" sentitzen dela adierazi du emakumeak. Bere bertsioaren arabera, polizia-etxean salaketa egin zuenean, akusatuak deitu eta agenteek elkarrizketa grabatu zuten. Egindako guztia onartu zuen orduan gizonak.
Salatzailearen auzokide batek eta Esquadra Mosso batek neskaren bertsioa berretsi dute. Herri-epaimahaiaren txanda da orain, beraiek erabaki behar dute erruduna den ala ez.