Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko batek bikotekide ohia hil du labankadaz, Huelvan

Erasoa ostegunean gertatu zen Huelvako ospitale batean, biktima ama bisitatzera joan zenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

56 urteko emakume bat hil da gaur goizaldean Huelvako Juan Ramon Jimenez ospitalean, atzo haren bikotekide ohiak labanaz larri zauritu ostean.

Gizonezkoak urruntze-agindua zuen eta une honetan ospitalean dago, poliziaren zaintzapean, izan ere, bere burua zauritu zuen bikotekide ohiari eraso egin eta gero.

Erasoa Blanca Paloma erietxean gertatu zen atzo arratsaldean, biktimaren ama ospitale horretan zegoen eta hura bisitatzera joan zenean, hain zuzen ere.

Erasotzailea biktimaren amaren gelan sartu eta bikotekide ohiari labana hainbat aldiz sartu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea